2016/06/02

PRAKTIKA ONAK: ALDERANTZIZKO KLASEA (Flipped Classroom) MATEMATIKAN ETA LAN PROIEKTUAK ZIENTZIA ARLOETAN

Emaileak:
Aritz Audikana (Hirubide BHI) eta Mikel Etxaniz (Pasaia Lizeoa) 

                          
Zuzendua:
LHko 5. eta 6. mailetako irakasleei eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei
                         

Hizkuntza:
Euskaraz

Lekua:
G02 Berritzegunea 


Egunak:
Irailak 29 (osteguna)

Ordutegia:
16:00-17:30

Edukiak

Matematikarako eta zientziarako konpetentziak garatzeko bi esperientzia aurkeztuko dira:
 • Alderantzizko Klasea (Flipped Classroom) delako planteamendua nola aplikatu matematikako gelan: praktika honen zergatia, ezaugarriak, kudeaketa eta ondorioak.
Eredu pedagogiko berri honek abantaila ugari eskaintzen dizkigu ikasle eta irakasleoi. Kontzeptu teoriko eta prozedurazkoak etxerako lan bihurtzen ditugun heinean, klase orduak berauen aplikazioan sakontzeko erabili ditzakegu. Ikuspegi berri honek gelako egitura, funtzionamendua eta harremanak aldatzen ditu, beste pedagogia berrietarako atea irekitzen.

 • Zientzia lan proiektuen bidez nola lan daitekeen azaltzeko, bi adibide: 
“Gurasoak datoz!”
Zure gurasoak kanpoan dira astebururako eta zuk festatxo bat antolatu duzu etxean zure lagunekin larunbata gauean. Igande goiza da, alfonbrak oso zikinak daude, eta gurasoak bi ordu barru datoz. Nola garbitu ditzakezu ahalik eta azkarren? Gaia: Erreakzio kimikoen abiaduran eragiten duten faktoreak. 
“Nork irabaziko du?”
Txirrindulari bat ihes eginda dabil Tour-eko etapa batean. Ez da asko falta helmugarako. Irabaziko al du etapa? Irabazten ez badu, non harrapatuko dute?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina